Sektorearekiko eta landa eta itsasertzeko ingurunearekiko jarrera positiboak sustatzea

Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-kateak eta haren landa eta itsasertzeko inguruneak oso eginkizun garrantzitsua betetzen dute ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntutik. Ekarpen ugari egiten dizkiote gizarteari eta HAZIk, beste agente batzuekin lankidetzan, hainbat ekimen garatzen ditu horiek ezagutzera emateko eta aurrera jarrai dezaten laguntzeko.

Horrela, hainbat ekintza gauzatzen dira sektorea ekonomiaren esparruan giltzarri gisa kokatzeko eta egindako ekarpenei balioa emateko, kalitatezko produktuak eskaintzeaz haratago. Horrenbestez, ekosistemak, paisaia eta kultura mantendu, edo lotutako beste jarduera ekonomiko batzuk garatzen ditu, besteak beste. Landa eta itsasertzeko ingurunea bizirik eta aukeraz beteta dagoen eremu dinamikoa da, eta HAZIn gogor lan egiten da gure gizartean duen funtsezko eginkizuna nabarmentzeko.

Nirea

Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk martxan jarritako programa bat da, eta euskal gizartea berriz ere tokiko ekonomiarekin konekta dadila sustatzea du helburu. Hainbat agentek partekatzen duten mugimendua da, eta enpresek, erakundeek eta gizarteak Euskadiko garapen jasangarriarekin duten konpromisoa sustatzen du gizartean, ekonomian eta ingurumenean.

HAZI, lehen sektoreari balioa emateko ekintzak eta estrategiak garatzeaz gain, NIREA sarearen zerbitzura dauden tresnak dinamizatzeaz eta sortzeaz arduratzen da.

Kalitatea Topera

Programa horren bidez, bisita didaktikoak egiten dira nekazaritzako ustiategietara eta teknologia-zentroetara, hainbat formatutan eta publikorentzat. Kalitatea Topera Ikastetxeak programa Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleei bideratuta dago; Kalitatea Topera Adituak programa, berriz, kolektibo zabal bati dago zuzenduta, hala nola Euskadiko Elikaduraren Balio Kateko profesionalen etorkizuneko belaunaldiari.

Eusko label lehiaketa ostalaritza-eskolekin

Lehiaketa hori urtero egiten da Euskadiko ostalaritza-eskolen artean. Haren bidez, kalitate-ziurtagiria duten produktuak erabiltzen erakutsi nahi zaie ikasleei, eta, horrez gain, produktu horiek beren etorkizuneko ibilbide profesionalean txertatzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi zaie.

Nekazariak Eskolan

Ekimen honen helburua da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreko profesionalek betetzen duten eginkizun garrantzitsuari buruz kontzientziatzea, gizarteari kalitatezko produktuak helarazteko orduan nahiz osasuna, kultura, identitatea edo paisaia mantentzearekin lotutako beste eginkizun batzuetan. Programa hau ikastetxeak bisitatzen dituzten profesionalek bideratzen dute; izan ere, horiek ikastetxeetara joaten dira beren lanbideaz, bizimoduaz eta tokiko produktuak kontsumitzearen garrantziaz (kontsumo arduratsua egin ahal izateko) hitz egitera.

Dastaketa-programa

HAZIk sustatutako ekimen horren helburua da ardoaren kultura sustatzea eta jatorri-deitura duten ardoen ezaugarri bereizgarriak ezagutaraztea: Arabako Errioxa eta Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina. Kalitatezko edo jatorri ziurtatuko beste produktu batzuen dastaketarekin osa daitezke.

Eusko label pintxoen lehiaketa bcc-rekin

Ekimen hau Basque Culinary Centerreko ikasleei dago bideratuta, eta honako helburu hauek ditu: pintxoak prestatzean berrikuntza sustatzea, eta kalitatezko elikagaiak erabiltzearen inguruan sentsibilizatzea.