Tokiko gaitasunak eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko lankidetza-estrategiak.

HAZI Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren gidalerroak bideratzeaz eta gidalerro horiek landa-eremuek eta arrantzaren mendeko eremuek eskaintzen dituzten beharrekin eta aukerekin lerrokatzeaz arduratzen den erakundea da. Horretarako, koordinazioan jarduten du tokiko agenteekin, gaur egun dauden plangintza-tresnak erreferentzia gisa hartuta.

Lurralde-garapen orekatua lortzea eta gune bakoitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea da helburua, tokiko baliabideei balioa emanez eta tokiko erakundeei lurraldearen dinamizazioan eta kohesioan parte hartzeko aukera emanez.

Tokiko agenteekin koordinatzea

HAZIren erronka tokiko agenteekin sareko lana sendotzea da, baliabideak eta ezagutza aprobetxatuz, betiere landa-eremuetan eta arrantzaren mendeko eremuetan inpaktu handiagoa izateko helburuarekin.

Landa Garapeneko Elkarteak

Landa Garapeneko Elkarteak (LGE) dira eskualdeetako landa-garapeneko jarduketen erreferente nagusia. Apirilaren 8ko Landa Ingurunearen Garapeneko 10/1998 Legearen arabera, elkarte horiek eskualdeetako landa-garapenerako jarduketetan agente ekonomiko eta sozialek parte hartu eta laguntzeko tresna bat dira. Testuinguru horretan, HAZIk lehentasuna ematen dio Euskadiko landa-garapeneko elkarteekin elkarlanean eta koordinazioan jarduteari.

Mendinet

MENDINET, landa-eremuen garapenaren aurrerapenerako elkartea, Euskadiko toki-ekintzako taldea (TET) da. Landa-garapenerako 18 elkartek eta HAZIk osatzen dute, eta azken horrek idazkaritza teknikoko eginkizunak betetzen ditu. Erakunde hori arduratzen da Euskadin LEADER laguntzak kudeatzeaz, eta aholkularitza ematen die LEADER eremuan landa-garapeneko proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsona fisiko eta juridiko pribatu zein publiko guztiei.

Itsas Garapen Elkartea, FLAG

Itsas Garapen Elkartea, FLAG Euskadiko arrantza- eta akuikultura-arloko tokiko ekintza-taldea da, eta honako hauek hartzen ditu barne: Bizkaiko eta Gipuzkoako Kofradien Federazioak, Bizkaiko Arrain Kontserba eta Gazituen Elkartea, Gipuzkoako Arrain Kontserba Fabrikatzaileen Elkartea, Euskadiko Arrain Komertzializatzaileen Elkartea, Ondarroako Itsas Zabaleko Arrantzako Produktuen Elkartea eta Itsasoko Emakume Langileen Federazioa. HAZIk idazkaritza teknikoko lanak betetzen ditu.

Talde horren helburu nagusia da arrantza- eta akuikultura-sektoreari laguntzea, baita arrantza-udalerriei ere, jarduera ekonomikoa dibertsifikatuz eta enplegu-aukera berriak sortuz.

Itsasoko Emakume Langileak

HAZIk arrantza-sektoreko emakumeen kolektiboak dinamizatzen parte hartzen du, Itsas Emakume Langileen Federazioarekin elkarlanean.

Proiektuen garapena

HAZIk interes komuneko gaiei erantzuten dieten lehentasunezko proiektu pilotuak identifikatzen eta garatzen ditu landa-lurraldeetan.

LABEAN, landa-ingurunean gizarte-berrikuntza sortuz

Gizarte-berrikuntzan oinarritutako proiektu bat da, eta garapen sozioekonomikoa bultzatzen du Euskadin behar gehien duten landa-eremuetan: Añanan, Arabako Mendialdean eta Enkarterrin. Agenteek, ekintzaileek, enpresek, elkarteek eta gizarte zibilak eremu eta helburu berberak partekatzen dituzte, lan-dinamika eta harreman berriak sortzeko helburuarekin; izan ere, horiek lurraldea eraldatzen eta landa-eremuko herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute. Sarean lan egiteko eredu berri bat eraiki nahi da arazo zaharrei konponbide berriak aurkitzeko.

Plangintza

Landa Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 LEGEA oinarritzat hartuta, HAZIk 2015-2020 aldirako landa-garapenerako eskualde-programen garapena bideratzen eta koordinatzen du Euskadiko 18 eskualdeetan, Eusko Jaurlaritzarekin eta Landa Garapeneko Elkarteekin lankidetzan.

Landa Garapenerako Eskualde Programak

Landa Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legeak honako hau dio 4. artikuluan: “Bereziki Euskal Herriko landa-ingurunea garatzera orientatzen diren politikek landa-ingurunearen garapenerako programen forma hartuko dute”.

Horrela, Lege hori onartu zenetik, hainbat alditan zehar, landa-garapenerako eskualde-programak plangintzarako tresnak izan dira; izan ere, horietan oinarrituz bideratu dira Euskadiko landa-eremuak garatzeko estrategiak eta jarduketak.