Nekazaritza eta basogintza, biodibertsitatea mantentzeko.

HAZIk laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizkio euskal nekazaritza-administrazioari, ikuspuntu estrategikotik nahiz administratibotik, ingurumenean eragina duten gaietan eta, bereziki, klima-aldaketarekin eta garapen jasangarrirako helburuak (GJH) betetzearekin lotuta dauden alderdietan.

Honako hauek dira helburu nagusiak: landa-inguruneak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia sustatzea, klima-aldaketa arintzeko; nekazaritza jasangarria sustatzea, garapen jasangarrirako helburuekin bat etorriz; eta landa-ingurunean garatzen diren planak eta proiektuak ingurumenaren kontserbazioarekin hobeto integratzea.

GJH

Garapen jasangarrirako 15 helburuek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztiontzat etorkizun on bat bermatzeko estrategia bateratua osatzen dute. HAZI, euskal administrazioaren barruko erakundea izanik, Nazio Batuek sustatutako GJH horiekin konprometituta dago, eta horretarako, landa-inguruneko eta elikaduraren eta egurraren balio-kateko agenteei eta maila guztiei laguntzen die. Izan ere, planek eta proiektuek garapen jasangarrirako helburuak lortzeko orduan ekarpen handiagoa egitea da helburua.

Natura-balio handiko eremuak

Gure lurraldeko balio natural handiko eremu gehienak giza jarduerak, batik bat nekazaritzakoak, sistema naturalekin denboran zehar izan duen elkarreraginaren emaitza dira. HAZIk irtenbideak eskaintzen ditu, eremu horien erabilera jasangarria eta iraunkorra sustatzeko. Horretarako, haren plangintzan eta kudeaketan laguntzen du, laguntza-estrategiak identifikatuz eta garatuz, eta horietan garatzen diren planak eta proiektuak hobetzeko tresnak helaraziz.

  • Proiektuek lurraldean duten eraginaren zerbitzua.
  • Ingurumena ebaluatzeko prozedurak.
  • Naturagune babestuak planifikatzen laguntzeko zerbitzua.
  • Naturagune babestuak eta biodibertsitatearen beste elementu garrantzitsu batzuk kudeatzen laguntzeko zerbitzua.
  • Nekazaritzari eta abeltzaintzari balioa ematea.

Ingurumen-berrikuntza

HAZIk hainbat ikuspuntu berritzaileko proiektu pilotuak edo erakusleak egiten ditu nekazaritza-jarduera ingurumenean hobeto integratzeko: ordainketak zerbitzu ekosistemikoengatik, ordainketak nekazaritza- eta ingurumen-arloko emaitzengatik, laguntza balio handiko nekazaritza-sistemei, laguntza jardun agrologikoetarako, produktuen bereizketa horiek biodibertsitateari egiten dioten ekarpenaren arabera, eta abar.