Euskal nekazaritza-administrazioei laguntzen diegu informazioa aztertzean eta sektoreak aurrera egiteko tresnak planteatzean

HAZIko langile gaituek laguntza eta aholkularitza eskaintzen dute, beste lantalde publiko zein pribatu batzuekin sinergiak sustatuz.

Ezagutza eta berrikuntza ezinbestekoak dira nekazaritza-sektore adimendun, iraunkor eta jasangarri bat izateko. Ezagutzaren hobekuntza eta ezagutza hori partekatzeko eta trukatzeko estrategiak onuragarriak dira nekazarientzat eta landa-komunitateentzat.

Elkarrekin konektatuta eta bizirik dauden ezagutza-sistemak izateak eta sustatzeak berrikuntza errazten du, kostua murrizten du eta sektorean garatzen diren proiektuen inpaktua areagotzen du, inbertsio publikoaren zein pribatuaren emaitza hobetuz.

Plan sektorialen dinamizazioa

Administrazioari laguntzen diogu politika publikoen garapen-fase guztietan: beharrak planteatzeko informazioaren azterketan, sektoreko agenteekin elkarlanean jarduteko dinamizazioan, eta plangintza-, jarraipen- eta ebaluazio-dokumentuak idaztean.

Lurraldearen antolamendua

Lurraldean esku hartzeko proposamenak aztertzen eta ebaluatzen dira nekazaritza-sektorearen ikuspuntutik (antolamendu-tresnak, plangintza…), eta txostenak egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta hainbat administrazio-prozeduraren esparruan. Era berean, aholkularitza eta garapen kontzeptualeko zerbitzuak eskaintzen dira lurralde-plangintzaren esparruan.

Kartografiaren garapena

Datu espazialen kudeaketa: datuak jaso, prozesatu eta aztertzea, eta gero datu horiek hedatzea. GeoEuskadirekin (Eusko Jaurlaritzaren Datu Espazialen Egitura ofiziala) batera lan egiten dugu aholkularitza teknologikoarekin, kartografiaren ekoizpenarekin, datu kartografikoen iturri berriekin edo Euskadiko GPS Sarearen kudeaketarekin lotuta dauden hainbat eginkizunetan. HAZIren datu-azpiegiturei eta informazioa tratatzeko fluxuei esker, sektoreko eta gastronomiaren eta elikaduraren balio-kateko beharrei erantzun diezaiekegu.

Emakume Nekazarien Estatutua sustatzeko taldea

Lankidetza nekazaritzako elikagaien esparruan berdintasunaren diagnostikoa egiterakoan eta benetako berdintasun eraginkorra lortzen lagunduko duten ekintzak sustatzeko orduan, nekazaritzako elikagaien ustiategi eta industrietan, nahiz erakunde asoziatibo eta ordezkaritza sektorialeko erakundeetan.

PVCOCA erakunde auditorea

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek izendatutako eta baimendutako erakunde auditore gisa jarduten dugu, eta Europar Batasunak eskatutako auditoretzak gauzatzen ditugu Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialeko Planaren kontrol ofizialeko programei dagokienez. Era berean, auditoretza-programa kudeatzeko zereginak betetzen ditugu (zehaztapena, ezarpena, berrikuspena…).