Nekazaritza-administrazioei laguntzen diegu europako politiken diseinu, ezarpen eta jarraipenean, laguntza tekniko profesional eta proaktiboaren bidez.

Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) Europar Batasunak dituen laguntza-tresnen multzoa da, eta nekazaritza-sektore jasangarria eta lehiakorra sustatzea du helburu, Europako Itun Berdean nabarmen laguntzeko.

Politika horiek hedatzean, nekazariei tratu zuzena eta etorkizun ekonomiko egonkorra bermatu behar zaizkie, baina, horrez gain, nekazaritza-sektoreak asmo handiagoko helburuak ezarri behar ditu ingurumenerako eta klimaren alde ekiteko. Horrek guztiak nabarmen laguntzen du nekazaritzak Europako gizartean duen funtsezko lekua mantentzen.

Erakunde ordaintzailearen zerbitzu teknikoa

Erakunde antolatzaileari aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzua, aplikazio informatikoak garatuz. Izan ere, aplikazio horien bidez HAZIn kudeatzen eta aztertzen den informazioa txertatu eta prozesatu ahal izango da.

NPE plan estrategikoa

Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, NPEren Euskadiko plan estrategiko berria egiteko eta ezartzeko lantaldeen eginkizunak koordinatzen eta dinamizatzen dira.

Kudeaketa-agintaritzari laguntzeko zerbitzu teknikoa

Kudeaketa-agintaritzaren zuzendaritzapean, landa-garapeneko programen kudeaketan beharrezkoak diren eginkizunak garatzen dira: aholkularitza integrala, landa-garapeneko programen kudeaketa teknikorako laguntza (jarraipena eta ebaluazioa, kontrol-estatistikak, kontu-ikuskapenak…), eta kudeaketa-tresnak prestatu eta garatzea (jarduteko eskuliburuak, kontrol-planak…).