Administrazioa modernizatzea, giza baliabideen, prozesuen eta administrazio-prozeduren eraginkortasuna hobetzeko.

Eraldaketa sakona lortzea da helburua, administrazioak herritarrekin eta enpresekin duen harremanean zerbitzu sinple, seguru, eskuragarri eta proaktiboagoak eskainiz, baita administrazio guztien komunikazioa eta lankidetza hobetzea ere.

Administrazio elektronikoak elementu artikulatzailea izan behar du, erabiltzaileari zerbitzu eraginkorra, kalitatezkoa eta gardena emateko. Herritarrei bideratutako Administrazioa izan behar du, interkonektatua, integratua, eraginkorra eta kalitate onekoa.

Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da zerbitzuen eskaintza herritarrei bideratzea, zerbitzu horiek erabiltzeko aukera eta parte-hartzea erraztea, kanal anitzeko zerbitzu integratua eskaintzea, administrazioen artean datuak partekatzea eta, batez ere, Administrazio elektronikoa teknologia soilik ez dela ulertzea. Izan ere, zerbitzua modernizatzeko xedea duen kontzeptu iraultzaile bat da, zerbitzuaren kalitatea eta balioa areagotuz, kostuak murriztuz eta eragile guztien inplikazio handiagoa lortzeko baldintzak sortuz.

Administrazio digitala

Teknologia berriak barne hartzen dituzten sistemak diseinatzea, administrazioak zerbitzu arinak eta kalitatezkoak eskaini ahal izan ditzan, erabilgarritasuna eta erabilerraztasuna hobetuz.

Datuen estrategia diseinatzea

Informazio-sistema integratu bat planifikatzea, prozesuen arintasuna erraztuko duena eta politika publikoak kudeatzeko eta ebaluatzeko aukera emango duena.

Prozesuak modernizatzea

Prozesuak berriz diseinatzeko aholkularitza, erabiltzailearen gogobetetasunean arreta jarrita eta eskura dauden tresnak erabilita, oinarrizko kontzeptu hauek kontuan hartuta: gardentasuna, elkarreragingarritasuna, “zero papera” edo “behin bakarrik”.

Informazio geografikorako sistemak

Datu geografikoa oinarritzat hartuta, HAZIk kudeaketara bideratutako sistemak eta aplikazioak hartzen ditu barne. Horretarako, nekazaritzan digitalizazio-estrategiekin bat datozen beharrezko aldaketak sustatzeko tresnak garatzen ditu. Horren adibide dira web-tresnen eta datu-base espazialen garapena, Nekazaritza Politika Erkidearen Kudeaketa eta Kontrol Sistema Bateratuan, SIGPAC aplikazioan, eta Hazi eta Mintegi Landareen Zerbitzuan.