Prestakuntza-eskaintza zabala jartzen dugu zure eskura.

HAZIk prestakuntza-ekintzen katalogo zabala eskaintzen dizu, sareko lanetik sortua, Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-kateko erakundeekin, sektoreko zein lurraldeko agenteekin eta elkarte profesionalekin lankidetza estuan. Eskaintza eskaeraren araberakoa da, eta gaur egungo profesionalei eta sartzen diren langile berriei erantzutea du helburu, horiek erronka eta estrategia berriei aurre egiteko kualifikazioa behar dutenean.

Eskaintzen diren prestakuntza-ikastaroak eta -ibilbideak aurrez aurrekoak nahiz webinar formatukoak izan daitezke, ikasgela birtualetan edo online prestakuntza-plataformetan, eta saio praktikoekin, bisita teknikoekin eta banakako nahiz taldeko coaching-metodologiekin osatzen dira.

Prestakuntza-ekintza bat proposatu nahi diguzu?
Jarri harremanetan gure taldearekin zure beharren araberako prestakuntza-ibilbideak diseinatzeko.

Prestakuntza trinkoa

Ikastaro hauek enpresa-ekimen bat martxan jarri nahi duten pertsonei bideratuta daude, eta jarduera ekonomiko horren bidez lehen sektorean eta landa eta itsasertzeko ingurunean sartzeko aukera erraztea dute helburu.

Gaikuntza integraleko prestakuntza-ibilbide horietan hainbat gaitasun jorratzen dira: ekintzailearekin lotutako gaitasunak; ekonomia- eta finantza-kudeaketarako gaitasunak; gaitasun teknikoak, proiektuaren ekoizpen-orientazioaren arabera; digitalizazioa eta berrikuntza, prozesuetan nahiz produktu, zerbitzu edo merkatuetan. Gure leloa “eginez ikasi” da.

Enpresentzako prestakuntza

Elikaduraren eta egurraren balio-kateko eta/edo landa eta itsasertzeko inguruneko enpresek, HAZIrekin batera, beren enpresa-jarduerarekin lotutako prestakuntza-ekintza orokorrak edo espezifikoak diseinatzen parte hartzen dute, lanpostu jakin bati aplika daitezkeenak.

Eskaeraren araberako prestakuntza horrek enpresen eta langileen behar zehatzei erantzuten die.

Etengabeko prestakuntza

Etengabeko prestakuntza-eskaintza zabala, azpisektoreen eta prestakuntza-eremuen arabera egituratua.

Praktikotasun eta aplikagarritasun handiko ikastaroak dira, eskaera eta beharretara egokituak, eta metodologia berritzaileekin eta irakasle adituekin ematen direnak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak

HAZIk, erakunde akreditatu gisa, eta LANBIDErekin eta elikaduraren eta egurraren balio-kateko enpresekin lankidetzan, prestakuntza-ibilbideak eskaintzen ditu beren kualifikazioa hobetu eta lan-merkatuan sartu nahi duten langabeentzat, aldi berean, enpresek dituzten langile espezializatuen beharrei erantzunez.