Ideia bat baduzu, ekin egin nahi baduzu edo zure jarduera hobetu nahi baduzu, zatoz gurekin.

HAZIk ONekin! zerbitzua jartzen du hala behar duten enpresa-ekimenen eskura, elikaduraren eta egurraren balio-katean eta Euskadiko lurralde-garapenean espezializatutako ekosistema globala. ONekin! bidez, ekimen horiek laguntza globala jasotzen dute, haien beharretara egokitua eta dimentsionatua. Prestakuntzaren, berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren ikuspuntutik indartutako laguntza integralarekin, borondate ekintzailea duen edozein erakundek edo pertsonak hurbileko zerbitzua aurkituko du HAZIn: finantzaketarako jarraibideak, negozio-planaren ikuspegia, esparru legalak eta operatiboak, eta abar.

Horrela, HAZIk proiektu, enpresa eta enplegu lehiakorrak eta jasangarriak sortzen eta finkatzen laguntzen du elikaduraren eta egurraren balio-katean, eta Euskadiko landa eta itsasertzeko ingurunean, 4 jarduketa-eremu nagusi hauen bidez:

Sektoreko ekintzailetza

Kultura ekintzailea sustatzea, dinamizatzea eta babestea da helburua, elikaduraren eta egurraren balio-kateko maila guztietan (ekoizpena, eraldaketa, komertzializazioa eta gastronomia).

Gaztenek

Monitorizazio eta laguntza integral eta pertsonalizaturako zerbitzua, lehen sektorean hasi nahi duten ekintzaileei bideratua.

Ordezkapen irekia

Nekazaritzan hasi nahi duten pertsonei eta beren jarduera bertan behera utzi nahi duten nekazaritza-enpresetako arduradunei bideratutako programa. Gazteei lehendik ezarrita dauden nekazaritza-enpresetan sartzeko aukera erraztea da helburua, sektorea gazteago egiteko eta enpresa horien titularrek enpresak bertan behera ez uzteko. Programak ezagutza-trukea sustatzen du, kudeaketa partekatuko 6 hilabeteko egonaldiak eginez. Egonaldi horietan, diziplina anitzeko talde batek aholkularitza eskainiko die jarduerari ekin nahi dion pertsonari eta jarduera bertan behera utzi behar duenari.

Lehen sektorera eta elikadura-enpresetara hurbiltzeko bekak

Sektorearen errealitatea lehen eskutik ezagutzen laguntzea da beka horien helburua, enpresa esanguratsuetan 6 hilabetera arteko egonaldiak eginez; izan ere, horrek jardueraren eguneroko kudeaketa ulertzen lagunduko du. Prestakuntza praktiko horrek enpresa berriak martxan jartzea dinamizatuko du, benetako egoera bat ezagutuz.

Oinarri teknologiko eta potentzial handiko ekintzailetza berritzailea

Elikaduraren eta egurraren balio-katean eta Euskadiko landa eta itsasertzeko garapenean nolabaiteko iraultza edo berrikuntza eragiten duten ekintzailetza disruptiboko proiektuak sustatzen ditugu, ekintzailetza-jarduera horrekin lotutako inbertsio-aukerak emanez.

Food Invest In

Euskaditik kanpoko inbertitzaileek sustatutako proiektu berriak garatzeko arreta-zerbitzu integral eta pertsonalizatua. Oinarri teknologiko edo potentzial handiko inbertsioak ezartzen eta mantentzen laguntzeko programa bat da.

Lurralde-ekintzailetza

HAZIk orientazio- eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie landa eta itsasertzeko inguruneko ekintzailetza-ekimenei, edozein ekoizpen- eta ekonomia-sektoretan, betiere Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako agenteekin eta erakundeekin lankidetzan.

Ostegun ekintzaileak

Kultura ekintzailea sustatzeko programa, diziplina anitzeko prestakuntza-ibilbide batean oinarrituz. Ostegun ekintzaileak topaketarako foro bat dira, ekintzaileen artean sareak eta harremanak sortzeko. Izan ere, horiek beren esperientziak parteka ditzakete landa eta itsasertzeko ingurunean jarduera bat martxan jartzeko orduan.

Hazilur

HAZI HAZILUR kudeatzeaz arduratzen da, lehen sektoreko, nekazaritzako elikagaien industriako eta euskal landa eta itsasertzeko inguruneko enpresa-jarduerak sustatzen dituen finantza-tresna bat, batez ere partaidetza-maileguen bidez.

Programa hau Eusko Jaurlaritzak, Laboral Kutxak eta Euskadiko Kooperatiben Federazioak sustatzen dute.