Garatu eta eraldatu zure erakundea, enpresa, gaitasunak eta eskumenak digitalizazioari esker.

Digitalizazioak etorkizunerako aukera pilo bat eskaintzen ditu, eta HAZIk elikaduraren eta egurraren balio-kateetan inpaktu handia duten prozesuak sustatzen ditu.

Kontzeptu eta tresna berrien garapena eta aplikazioa, hala nola Gauzen Interneta, Big Data, Machine Learning eta Adimen Artifiziala. Izan ere, horiek aukera handiko jauzi kualitatiboa ematea ahalbidetzen diete gure enpresei eta erakundeei. Balio erantsi hori eskaintzen diren zerbitzuetan txertatzeak aurrerapen nabarmena eragingo luke enpresa-estrategietan.

Nekazaritzako elikagaien balio-katearen digitalizazio adimenduna – smart food country 4.0

Puntako gaitasun zientifikoak eta teknologikoak dituzten erakundeen ekosistema diseinatzea eta garatzea, etapa guztietan sektore modernoagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa izateko. Horretarako, ezinbestekoa da sektoreko pertsonen trebakuntza antolatzea, eta dauden IKTen mezuak eta irtenbideak gure ekoizpen-sektoreen behar eta idiosinkrasietara egokitzea.

Sentsibilizazio-jarduerak

Zenbait ekintza garatzen dira elikaduraren eta egurraren balio-kateko agenteak teknologiara hurbiltzeko eta, hala, sektoreko irtenbide jeneralistak edo bertikalak lortzeko.

Entzute-jarduerak

IKT enpresekin (eskaintza) eta elikadura-kateko maila guztiekin (eskaera) harremanetan jartzeko guneetan dinamizatzea eta parte hartzea.

Onekin bonuak

Diagnostiko-ekintzetarako eta irtenbide teknologikoak proposatzeko laguntza ekonomikoa, Onekin bonuen bidez.

Esperientzia berritzaileak

Lehendik dauden irtenbide teknologikoak gure sektorearen errealitatera egokitzea eta hizkuntza komun bat sortzea, teknologia dutenak eta irtenbide teknikoak eskatzen dituzten agenteak elkar konektatzeko.

Irtenbideen zerbitizazioa

Ezagutza eta haren bidez lortutako produktuak berriz aprobetxatzea, sistemak txertatzeko APIetan (aplikazioak programatzeko interfazea) oinarritutako irtenbideak emateko.

Smart Territory

Erakundeek ahalegin handia egiten dute landa-eremuak garatzeko eta herrietako bizi-baldintzak hobetzeko. Baina oraindik ere egiteko asko dago landa- eta hiri-inguruneen arteko eten digitalari aurre egiteko. Egoera hori minimizatzeko helburuarekin, HAZIk digitalizazioaren erabilera adimenduna sustatzen du, tresna gisa, teknologia berriak eskuratzeko orduan aukerak hobetzeko eta desberdintasunei aurre egiteko.

Gaikuntza digitala

Beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko aukera ematea, tresna digitalak erabiltzeko eta landa eta itsasertzeko ingurunearen zailtasunak teknologia bideratzaileekin konpentsatzeko.

Azpiegitura bideratzaileak

Aldaketa errazteko azpiegiturak garatzea, landa- eta hiri-eremuen aukera-berdintasuna erraztuz; besteak beste, banda zabala hedatuko da, zerbitzu elektronikoak herritar guztiei helarazteko.

Bind 4.0.

HAZIk Food-Tech elikadurari aplikatutako teknologia sustatzen parte hartzen du, Up Euskadi industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatuaren bidez. Ekintzailetzarako ekosistema hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu du, SPRI taldearen bidez.

Nazioarteko startupak hurbiltzea

Nazioarteko startupak hurbiltzea nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainek dituzten arazoetara; izan ere, horiek oso kontzientziatuta daude prozesuen eta produktuen digitalizazioarekin.