Lankidetzako berrikuntza-proiektu bat egin nahi baduzu, hura diseinatzeko eta garatzeko aholkuak emango dizkizugu.

Enpresek beren lehiakortasuna hobetu ahal izateko gakoetako bat lankidetza da. Irtenbide komunak lortzeko ahaleginak bateratuz, HAZIk topaketarako eta ikasteko tresnak, metodologiak eta eremuak jartzen ditu Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-kateko bitarteko berrikuntza-agenteen, erakundeen eta enpresen eskura, berrikuntza-proiektuei elkarlanean ekin ahal izateko.

Horrela, lankidetzaren bitartez, banaka gauzatzea zailagoa izango litzatekeen erronkei eta irtenbideei hel dakieke.

Berrikuntza-brokerra

Pertsonen eta erakundeen arteko bitartekaritza-zerbitzua, lankidetzaren eta ezagutza-trukearen bidez berrikuntza-prozesuak aktibatzeko. Ideiak partekatzea eta gaitasunak areagotzea da asmoa, erakunde horietako bakoitzaren lehiakortasuna hobetuko duten lankidetza-eredu integratuen bitartez. Orientazio-zerbitzu hori HAZI eta Innobasque erakundeen artean gauzatzen da, eta hitzarmen honen bidez artikulatzen da.

Katilu

Topagune horretan, talde operatiboei eta/edo berrikuntza-taldeei aholkularitza eskaintzen zaie lankidetzan oinarritutako metodologien bitartez, berrikuntza-proiektuak eta taldearen rolak prestatzeko eta diseinatzeko. Lankidetzan berritzeko gida bat dago, eta Katiluren eginkizuna talde eta proiektu horiek eratzeko aholkuak ematea da.