Euskadiko Egurraren Sektoreko Plan Estrategikoak (PEMA) eta Bioekonomia Estrategiak baso-garapeneko gure esparru operatiboa zehazten dute.

Horrela, HAZIk egurra eraldatzen duen Euskadiko baso-sektoreari laguntzen dio hainbat lan-esparrutan (lehiakortasuna, prestakuntza, jasangarritasuna, hedapena eta sozializazioa), sektorearen hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzailearen bidez.

Baso-bioekonomia

HAZIk, Bioekonomiaren Euskal Aliantzarekin lankidetzan, Europan gero eta ohikoagoa den eredu bat sustatzen du, Euskadiko dibertsifikazio ekonomikoan zalantzarik gabeko potentziala duen eredua: baso-bioekonomia, baso-baliabideetan oinarritua eta produktu berritzaileak sortzen dituena.

Baso-ziurtagiria

Baso-kudeaketako praktikek -zuhaiztietan nahiz industria-eremuetan- jasangarritasun-arau jakin batzuk betetzen dituztela bermatzeko ziurtagiria. Horrela, Euskadiko baso-azalera ziurtatua handitzen laguntzeaz gain, baliabide naturalen kudeaketa egokia bermatzen da, baso-azalera publiko zabala antolatuz eta, aldian behin, barne- eta kanpo-auditoretzak eginez.

Ezagutza

HAZIk Euskadiko Baso Mapa garatzen du urtero. Tresna horrek zuhaitz-masen banaketaren kartografia eskaintzen du eta haien hedadura kuantifikatzeko aukera ematen du, administrazio-eremuen, arro hidrografikoen, jabetza moten edo Natura 2000 Sarean sartutako eremuen arabera. Mapa horren bidez, urtero alderaketak egin daitezke gainazalen artean, eta, horrez gain, egur izakinak eta datu dasometrikoak edo osasun-egoerak zehazten dira, inbentarioko beste aldagai batzuen artean.