Estrategia instituzionalak hedatzea, Europako proiektuen garapena sustatzeko eta aliantzak sortzeko.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak Europan eta nazioartean duen presentzia sustatzea, lankidetza-sareetan parte hartuz eta eskualdeko aliantzak sortuz, betiere Batasunaren testuinguruan eragina izateko, esperientziak trukatzeko eta partzuergoko proiektuak garatzeko helburuarekin.

Euromontana

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak, HAZIren bitartez, Euromontana elkarteko presidentetza betetzen du une honetan, mendialdeko lurraldeen garapenerako eta lankidetzarako sektore anitzeko elkarte europarra.

Europa osoan ia 70 kide dituen elkarte horren parte-hartzea modu aktiboan mantendu da 90eko hamarkadaren hasieran bere ibilbideari ekin zionetik. Gaur egun, EUROMONTANA Europako erakundeen erreferente zibila da mendiko politikekin zerikusia duten gai guztian.

Arepo

Jatorrizko Produktuen Europako Eskualdeen elkargoa. Elkarte horrek eskualde aktiboenen planteamenduak ordezkatzen ditu Erkidegoko erakundeetan, ziurtapenari, kalitate-markei eta nekazaritzako elikagaien sustapenari dagokienez.

HAZIk Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea babesten du elkarte horretan, eta haren posizionamendu estrategikoaren jarraipena egiten du horretarako.

Eskualdeko aliantzak

HAZIk Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio lehendik dauden eskualde-harremanak mantentzen, hala nola EuroRegión Nouvelle-Aquitaine/Euskadi/Nafarroaren eta Pirinioetako Lan Komunitatearen kasuan, baita beste eskualde eta sare batzuekin kontaktuak eta harremanak ezartzen ere: Coalición Rural, AgriRegions.

Regal

REGAL Elikagaien Gastronomiarako Europako Sarea eskualdeen arteko lankidetza-ekimen bat da, eskualde horiek gastronomiaren eta elikagaien kateko prestakuntzan, berrikuntzan eta ekintzailetzan erreferenteak direnean. Gainera, horiek lurraldearekin, kulturarekin eta identitatearekin duten lotura jasotzen du.

Eriaff

Network of the European Regions for Innovation in Agriculture eskualdeen plataforma bat da, eta berrikuntza-proiektuak trukatzeko eta sortzeko matrize gisa jarduten du, lankidetzak sortuz eta nekazaritzako eta basozaintzako politikekin eta berrikuntza-aukerekin zerikusia duen guztia hedatzeko ekitaldiak antolatuz.

HAZIk harreman estua du plataforma horren jarduerarekin.

Partzuergo bidezko Europako proiektuak

Ibilbide garrantzitsua du proiektuak partzuergo bidez garatzen, Europako beste agente batzuekin elkarlanean eta hainbat finantzaketa-esparruren baitan: INTERREG, LIFE, H2020, CHAFEA, NAEN, ERASMUS+…

Era berean, Hazik Eusko Jaurlaritzaren agente dinamizatzaile gisa parte hartzen du Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa berritzeko lankidetzarekin lotutako programak sortzen eta kudeatzen, baita nekazaritza-berrikuntzako euskal ekosistemak sortzen ere (hori da, esaterako, AKIS sistemaren kasua). Gaur egun, gertutik jarraitzen du programazio-aldi berri honetako berrikuntza-esparru berriaren eraikuntza Europan, bereziki HORIZON EUROPE programarekin lotuta.