Estatistika-eragiketak, aholkularitza eta programak garatzeko lankidetza.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Estatistika Organoak eskatuta, HAZIk elikaduraren eta egurraren balio-kateekin lotutako estatistika-eragiketak garatzen ditu. Estatistika horiek Euskal Estatistika Planean daude jasota eta nekazaritza- eta arrantza-sektoreari eta elikagaien industriari eragiten diete.

HAZIk oso ondo ezagutzen ditu nekazaritza- eta arrantza-sektorea eta elikagaien industria eta, beraz, etengabeko laguntza- eta aholkularitza-zerbitzua ematen die Euskadiko nekazaritza-administrazioko arduradun politikoei, ad hoc azterketak eginez. Horrez gain, aldian behin azterketa sektorialak egiten ditu azpisektoreen egoeraren berri emateko.

Era berean, beste erakunde publiko batzuekin elkarlanean aritzen da hainbat planetan: PREBEN, elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borroka, COVID krisiaren eragina, arrantzaren input-output taulak, eta abar.

Estatistika-eragiketak

HAZIk Euskal Estatistika Plana osatzen duten 28 estatistika-eragiketa ofizial eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren beste 15 estatistika-eragiketa ditu aginduta.

Kostuak eta prezioak

HAZI, sektoreko agenteekin lankidetzan, Euskadiko nekazaritza- eta arrantza-sektoreko produktu garrantzitsuen balio-kateak jasandako kostuak eta jasotako prezioak aztertzen ari da.

Zabalkundea

Estatistika-eragiketa ofizialak web ofizialean argitaratzen dira. Web-orri horretan bertan, Nekazaritzako Elikagaien Behatokiaren eta Arrantza Behatokiaren buletinak aurki daitezke. Bertan argitaratzen dira aldizkako azterketa sektorialak eta lehen sektorearen egoera.

Azterketak

HAZIk Euskal Nekazaritza Administrazioari laguntzen dio plan hauek diseinatzen eta gainbegiratzen: Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa, NPBaren Plan Estrategikoa, Nekazaritzako Aseguruen transferentzia, Emakume Nekazarien Estatutua, eta abar. Berariaz eskatutako azterketez gain, aldian behin azpisektoreen azterketak argitaratzen dira.

Merkatu- eta joera-azterketak

Lehendik dagoen informazio estatistikoaren sistema erabilita, euskal kontsumitzaileen joera-aldaketak gainbegiratzen dira, elikaduraren balio-kateko agenteei eta administrazioko agenteei txosten zehatzak, objektiboak eta erabilgarriak eskainiz.