Produktua ziurtatzen duen erakundea da, dagoeneko ezarrita dauden kalitate-baldintza batzuei konfiantza eta zorroztasuna emateko.

HAZI Euskadiko kalitate bereiziko markak dinamizatzeaz eta sustatzeaz arduratzen den erakundea da, eta, horretarako, haien presentzia sustatzen du tokiko eta nazioarteko merkatuetan. Era berean, marka horiek kontrolatzeko eta ziurtatzeko lanak betetzen ditu.

HAZI nekazaritzako elikagaien esparruan ENACek akreditatutako produktuen ziurtapenerako lehen erakundea da Espainiako Estatuan. Aintzatespen horrek, baliabide tekniko eta ekonomikoek, langileen etengabeko prestakuntzak eta kualifikazio teknikoek, eta independentziaren, osotasunaren eta konfidentzialtasunaren premisek bermatzen dute Kontrol eta Egiaztatze Arloak emandako, mantendutako zein kendutako ziurtagirien fidagarritasuna.

Kalitate-markak

HAZIk administrazio- eta teknologia-arloko euskarria ematen die Euskadiko kalitate bereiziko markak, jatorri-deitura babestuak (JDB), adierazpen geografiko babestuak (AGB) eta Eusko Label marka kudeatzen dituzten sistemei.

Eusko Label

Euskadiko nekazaritzako elikagaien kalitate-marka nagusia da: 3.000 operadore baino gehiago, 19 produktu-familia, 30 urteko historia eta euskal gizarteak egiaztatutako aitorpena ditu.

JDB / AGB

Europar Batasuneko kalitate-ziurtagiriekin egiaztatutako eta aitortutako kalitatezko produktuak. Sei jatorri-deitura eta bi adierazpen geografiko babestu ditu, eta horiekin lankidetzan aritzen da, egiaztapena egiteaz gain.

Euskal Baserri

Euskal Baserrirekin ere lan egiten du HAZIk, baserriko ekoizpen txikiak barne hartzen dituen marka kolektiboa, haien jatorria bermatuz eta merkatuan ikusgai eginez.

Ziurtapena

HAZIk honako produktu hauek kontrolatzen eta egiaztatzen ditu: Eusko Label, Euskal Baserri, Arabako, Bizkaiko eta Getariko Txakolinaren jatorrizko izendapenak, eta Euskal Sagardoa.

Ziurtapen-prozedura orokorra honako hau izaten da.

Akreditazioak

ENACek produktuaren ziurtapenerako erakunde gisa akreditatzen du Kontrol eta Egiaztatze Arloa, honako hauetarako:

AGB

  • Euskal Okela edo Euskadiko Abelgorri Okela
  • Gernikako Piperra

JDB

  • Arabako Txakolina
  • Bizkaiko Txakolina
  • Getariako Txakolina

Berme-markak

  • Euskal Tomatea
  • Baserriko Haragia

ENAC erakundeak C-PR/030 espediente-zenbakiarekin egiaztatzen dituen jarduerak.

Ekoizpen integratua

HAZI Euskadiko ekoizpen integratuaren egiaztapen-entitatea da, ekoizpen naturaleko baliabideak eta mekanismoak gehiago erabiltzea bultzatzen duen eta epe ertainera begira nekazaritza jasangarriago bat garatzea errazten duen nekazaritza- eta/edo elikadura-ekoizpeneko sistema.

Animalien ongizatea

HAZI animalien ongizatea ebaluatzeko protokoloak ziurtatzen dituen ziurtapen-erakundea da, eta sektorearekin batera parte hartzen du kontsumitzaileari gure baserrietan animalien ongizate optimoa bermatzeko programetan.