Kalitate-marken posizionamendua sustatzen du.

HAZI Euskadiko kalitate bereiziko markak dinamizatzeaz eta sustatzeaz arduratzen den erakundea da, eta horretarako, ziurtatze-lanak bete eta haien presentzia sustatzen du tokiko eta nazioarteko merkatuetan.

Zentzu horretan, HAZIk enpresei laguntzen die merkataritza-irteera berriak lortzen, kalitate bereiziko produktu berriak merkaturatzen eta jarduerak planteatzen, betiere kalitate bereiziko elikagaiak ekoizten dituzten enpresen sustapen ekonomikoa indartzeko eta produktu horien kontsumoa sustatzeko.

Produktua sustatzea

HAZIk Euskadin ekoitzitako elikagaien eta edarien kalitate bereiziko markak hedatzen laguntzen du, baita produktu horiek eta produktu horien atzean dauden operadoreak sustatzen, eta gizarteak kalitate-marka horien inguruan duen ezagutza hobetzen ere.

Dastaketak

Kalitatezko produktuak dastatzeko ekintzak garatzen ditu deialdi handiko hainbat ekitalditan, horietara joaten diren pertsonek produktu horiek ezagutu ditzatela sustatzeko eta haien kontsumoari buruz sentsibilizatzeko.

Dastaketa-programa

HAZIk sustatutako ekimen horren helburua da ardoaren kultura sustatzea eta jatorri-deitura duten ardoen ezaugarri bereizgarriak ezagutaraztea: Arabako Errioxa eta Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina. Kalitatezko edo jatorri ziurtatuko beste produktu batzuen dastaketarekin osa daitezke.

Kalitatea Topera

Programa horren bidez, bisita didaktikoak egiten dira nekazaritzako ustiategietara eta teknologia-zentroetara, hainbat formatutan eta publikorentzat. Kalitatea Topera Ikastetxeak programa Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleei bideratuta dago; Kalitatea Topera Adituak programa, berriz, kolektibo zabal bati dago zuzenduta, hala nola Euskadiko Elikaduraren Balio Kateko profesionalen etorkizuneko belaunaldiari.

Nazioartekotzea

Nekazaritzako elikagaien gure industriari bideratutako laguntza eta koordinazioa nazioarteko merkatuetan sartzeko prozesuetan, informazioa, aholkularitza eta finantzaketa emanez.

Azoketan taldean parte hartzea

Eusko Jaurlaritzako Elikagai Industriaren eta Kalitatearen Zuzendaritzarekin elkarlanean, Urteko Sustapen Planak antolatzen dira, baita Euskadi-Basque Country stand bateratuan egon nahi duten operadoreen parte-hartzea ere, nekazaritzako elikagaien nazioarteko azoka nagusietan gure produktuak sustatzeko.

Merkataritza-misioak

Gure produktuentzat interesgarriagoak izan daitezkeen merkatuak edo bezero potentzialak aztertu ondoren, edo merkatu jakin batean interesa duten sektoreko operadoreek eskatuta, hainbat merkataritza-misio antolatzen dira, zuzenekoak nahiz alderantzizkoak.

Sustapen-jarduerak

Estandarizatu gabeko merkataritza-jardunbideak planteatzen eta garatzen dira (promozioak, jarduera puntualak, bisitak, babesletzak…), horiek gure operadoreen merkataritza-hedapenean laguntzeko helburua dutenean, tokian bertan nahiz nazioartean.

Laguntza

Sektoreko agenteei laguntza eta zerbitzu espezifikoak ematen zaizkie beren produktuak eta markak garatzeko prozesuan eta horiek sustatzeko merkaturatze-ekintzak martxan jartzeko orduan, elkarlanaren bitartez eta bikaintasuna bilatuz.

Ardoa basque wine office

Eusko Jaurlaritzaren proiektua da, Euskadiko edarien industriaren nazioarteko lehiakortasuna babesteko eta sustatzeko helburua duena (ardoa, txakolina, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa). Euskadiko edarien industria-ehuna osatzen duten marka kolektiboak eta banakakoak sustatzea du helburu.

Upategiak eta edariak

Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriaren baitan, upategien eta edarien azpisektorea da guztietan garrantzitsuena. 400 enpresa baino gehiago hartzen ditu barne, gero eta presentzia handiagoa du nazioartean eta izugarrizko aniztasuna du (ardoaren, txakolinaren, sagardoaren, garagardoaren eta likoreen operadoreak). HAZIk laguntza eskaintzen die upategi horiei, haien sustapen- eta merkataritza-garapenean eta nazioartekotze-prozesuan.