Landa-eremuak digitalizatzea lehentasuna izan da aspalditik Eusko Jaurlaritzarentzat.

Euskadik, belaunaldi berriko banda zabaleko azpiegiturak ditu ia lurralde osoan, konektibitate-maila altuak lurralde-antolamendua eta kohesioa errazteko helburuarekin.

Teknologia berriak landa-inguruneak bizi dituen erronken konponbidearen parte dira, eta, zalantzarik gabe, kalitatezko enplegua, balio erantsia eta jarduera ekonomikoa sortzen laguntzen dute. Ildo horretan, urtarrilaren 18an online jardunaldi bat egingo da eta erronka honetan inplikatutako eragile guztiei zuzenduko da: digitalizazioan eta landa-ingurunean diharduten EAEko gobernu-maila guztietako ordezkariei; landa-garapeneko elkarteei; eta berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako bestelako erakunde batzuei.

Helburua, parte hartzen duten pertsonei Bruselak gaiari buruz duen ikuspegia helarazi eta inspiratzaileak izan daitezkeen Europako esperientzia interesgarri batzuk eskaintzea da.

Egitaraua

Izen-emateak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on print
Share on email

Non gordeta

Interesgarria izan dakizuke

“Gure ostalaritzan laguntzeko programa”, Euskadiko kalitatezko edariei ostalaritza laguntzeko programa.
Horren baitan emakumeek bizitza publikoa eta soziala osatzen dituzten estamentu eta erabaki-organoetan jokatzen duten rola aztertu eta aldarrikatu nahi izan da.