Aukeretatik eta eskaeretatik sortutako erronka handiak direla-eta, programa espezifikoak garatu behar dira

Horietako asko partekatuak eta ekosistemako agenteekin lankidetzan, sektoreari eta herritarrei zerbitzu eta tresna hobeak eskaintzeko.

Basque Wine

BASQUE WINE Euskadin egiten diren ardoak, sagardoak eta artisau-garagardoak sustatzeko marka bat da. Marka hori Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, merkaturatze-bide berrien bila. HAZI proiektu horrekin elkarlanean ari da, eta marka horren sortze-helburuak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzen eta babesten ditu.

BASQUE WINE kontzeptuarekin onartutako edariak jatorri-deitura eta marka kolektibo hauen babespean daude: Euskadin egindako Errioxa jatorri-deitura kalifikatuko ardoa, Arabako, Bizkaiko eta Getariako jatorri-deiturako txakolinak, Euskal Sagardoa, eta Basque Beer marka kolektiboko artisau-garagardoak.

ONekin!

Elikaduraren eta egurraren balio-katean eta Euskadiko lurralde-garapenaren balio-katean espezializatutako ekosistema globala.

Eremu horietako edozein sustatzailek edo enpresak ONekin! atariaren zerbitzuak eska ditzake, guztiz doan:

  • Proiektuen laguntza integrala.
  • Azterketak eta laguntza ekintzailetza-, berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuetan, eta belaunaldi arteko ordezkapenerako eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuetan, banaka nahiz diziplina anitzetan, betiere elikaduraren eta egurraren balio-katearekin lotuta badaude, edo landa edo itsasertzeko ingurunean egin behar badira.
  • Proiektuetarako laguntza, sektoreari, prestakuntzari, teknologiari eta merkatuei buruzko gomendioak emanez.
  • Administrazioarekiko harremanetarako laguntza, programen ordezko aukerak eta laguntzak eskainiz.
  • Balio-kateko agenteekin kontaktua eta harremana erraztea, besteak beste, inbertsio-aukerak, kokaleku egokia eta ustezko hornitzaileak aurkitzeko.

Eusko Label

Eusko Label bermearen eta goi-mailako kalitatearen marka da, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan ekoitzi, eraldatu eta/edo egindako nekazaritzako elikagaiak identifikatzen ditu, horien kalitateak, espezifikotasunak edo berezitasunak batez besteko orokorra gainditzen dutenean.

HAZIk Eusko Label produktu guztiak kontrolatzen eta egiaztatzen ditu, produktu horiek kalitate-ziurtagiriak ezarritako baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.

Digitalizazioa

Eraldaketa digitalak, lehiakortasuna areagotzeko tresna gisa, produktibitatea hobetzen du, eta sektorearen eta gizartearen premia berriak asetzen dituzten produktu berriak garatzea ahalbidetzen du. HAZIk Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-kateak digitalizatzeko esparru-programan parte hartzen du hainbat eragiketa-arloren bitartez: aholkularitza, elkarreragingarritasun- eta sozializazio-plataformen integrazioa, transferentzia-mekanismoak, eta ad hoc tresnak.

Balio-kate horietako agente guztiak inplikatzeko, informazioa erregistratzeko gaitasuna ematen zaie (fabrikazio-prozesua, trackinga eta abar). Horretarako, IoT elementuak (sentsoreak, transpondedoreak, QR kodeak, NFC…) eta beste teknologia batzuk erabiltzen dira, prozesuak optimizatzen, automatizatzen eta hobetzen laguntzeko.

Behatokia

Behatokia Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen ezagutza-esparrua da, bertako agente, produktu eta zerbitzuen ekosistemaren eta haien arteko harremanaren ikuspegian oinarritua, eta bertatik ateratzen den informazioak politika sektorial publikoak diseinatzen laguntzen du.

Behatokia izenarekin, nekazaritzako elikagaien sektorearen eta arrantza-sektorearen egoerari buruzko txostenak egiten dira. Txosten horietan, honako gai hauek aztertzen dira, besteak beste: nekazaritzako prezioen eta merkatuen bilakaera, lonjetako arrain-enkanteak, laguntzekin lotutako azken albisteak, eta sektorearekin eta Erkidegoko nekazaritza- eta arrantza-politikarekin lotutako albisteak.

The Food Global Ecosystem

THE FOOD GLOBAL ECOSYSTEM, aurrerantzean TFGE, munduari, sareei eta enpresei irekitako aukera-eremu bat da. Hark ekintzaileei laguntzea eta zerbitzatzea du helburu, elikaduraren erronka handiei ezagutza eta balio erantsia eman ahal izateko.

Gastroelikadura-ekosistema aberats bat da, erakunde publikoei eta pribatuei irekia eta lankidetzakoa, eta hainbat programa eta tresna ditu Euskadiko elikagaien balio-katearen eraldaketa digitalean, lurraldekoan eta ingurumenekoan laguntzeko. Euskadi gastronomiaren eta elikaduraren esparruan munduko erreferente gisa kokatzeko tresna bat ere bada TFGE, haren kalitateagatik eta ekonomia-, gizarte, kultura- eta ingurumen-jasangarritasunagatik.

HAZIk TFGErekin elkarlanean dihardu, eta haren idazkaritza teknikoa gauzatzen du.

Baso-bioekonomia

HAZIk Bioekonomiaren Euskal Aliantzaren idazkaritza teknikoko eginkizunak betetzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du, eta hainbat enpresa pribatuk eta erakunde publikok parte hartzen dute. Ekimen hori ekonomia baliabide biologikoen erabileran oinarritutako eredu baterantz dibertsifikatzeko premiei erantzuteko jaio zen, eta, Euskadin, egurra da eraldaketarako eta bioekonomia sortzeko baliabide naturalik hedatuena eta erabiliena.

Aliantza hori zabalik dago bioekonomiako proiektuak garatzen edo merkaturatzen dituzten enpresa eta agente guztiei, Europan gero eta zabalduagoa dagoen eta Euskadiko dibertsifikazio ekonomikoan zalantzarik gabeko potentziala duen eredu ekonomiko hori ikusarazten laguntzeko eta modu aktiboan parte hartzeko interesa badute. Negozio-eredu berriak, jasangarriagoak eta lehiakorragoak, sorraraziko dituen eraldaketa lortzea da helburua.