Haziri Buruz

Eusko Jaurlaritzaren erakunde instrumental bat gara. Proiektu estrategikoak koordinatzea eta katalizatzea da gure funtzioa, elikaduraren eta basoen balio-kateko lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko, eta Euskadiko landa eta itsasertzeko ingurunea dinamizatzeko.

Horretarako, honako hauek erabiltzen ditugu:

Misioa,
Ikuspegia
eta Balioak

MISIOA
Erakunde instrumental erabilgarria eta eraginkorra izatea da gure misioa, gure bezero nagusiari balio erantsia emateko gai izango dena: Eusko Jaurlaritza. Gainera, nekazaritzako elikagaien sektorearen zerbitzura dagoen tresna bat gara, eta landa eta itsasertzeko ingurunearen bilakaera jasangarria, pertsonen profesionalizazioa eta produktuen kalitatea bultzatzen ditugu.

IKUSPEGIA
Euskadiko elikadura- eta baso-kate lehiakor eta jasangarri bat sortzen dugu. Landa eta itsasertzeko inguruneko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dugu.

BALIOAK
HAZIk kudeaketa aurreratuko ereduak lortu nahi ditu eta, horretarako, ezinbestekoak dira erakundearen balioak:

KONTRATATZAILEAREN
PROFILA

HAZIren lizitazioak
Eusko Jaurlaritzaren kontratatzailearen profilaren bidez iragartzen dira.

GARDENTASUN
ATARIA

Euskal administrazio publikoaren gardentasuna
konpromiso bat da Eusko Jaurlaritzarentzat.

MARKAREN eta IRUDI
KORPORATIBOAREN ESKULIBURUA

Gure
Markaren eta Irudi Korporatiboaren Eskuliburua kontsulta eta deskarga dezakezu.

EGIN LAN
GUREKIN

Kontsultatu gure lan-eskaintzak.