Eusko Labela duen Euskadiko kalitate handiko gatza

Eusko Label produktuen familian sartuko da gaurtik aurrera Euskal Gatza. Kalitate handiko gatza da, modu jasangarrian eta artisau eran ekoitzi, sailkatu eta ontziratua, Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal Gatzarekin, Añanako Gatz Haraneko (Araba) eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) ur gaziko iturburuetan ekoizten den gatza ziurtatzen da. Bi gatz-enpresek 150 tona iturburu eta 20 tona gatz ekoitzi zituzten iaz eta etorkizunean handitu daiteke ekoizpena, merkatu-eskariaren arabera. Merkatuaren eskariaren arabera etorkizunean handitu daitekeen ekoizpena.

 

Goizean aurkeztu da, Añanako Gatz Haranean, Eusko Label duen Euskadiko Iturburuko Gatza – Euskal Gatza. Ekitaldian izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea; Peli Manterola, HAZIko zuzendaria; Pablo de Oraa, Añanako Gatz Haraneko kudeatzailea; eta Beñat Agirreurreta, Leintz Gatzagako Udaleko kultura zinegotzia.

Gatza gozagarri gastronomiko zaharrenetako bat da, eta gizakiarentzat jangarria den harri bakarra. Duela 200 milioi urte gaur egun Euskadi dena estaltzen zuen itsaso zahar bat da gaur egun gatza ateratzeko erabiltzen ditugun ur gaziko iturburuen jatorria. Historia horri eta produktu zoragarri hau ateratzen duten gatz egileen lanari esker lortzen Eusko Label duen Euskadiko Iturburuko Gatza – Euskal Gatza, azkar disolbatzen den purutasun eta kalitate handiko gatza.

Identifikazioa eta produktuaren ezaugarriak
Euskal Gatza hainbat aurkezpen formatutan aurki daiteke merkatuan, hala nola kristalezko potoetan eta kartoizko ontzietan, guztiak Eusko Label zigilua duen kontrol etiketarekin identifikatuta. Beste gozagarri batzuk (adibidez, baratxuria, pipermina, kaiena eta belar proventzalak) dituzten hainbat elaboratu ere badaude.

 

Produktuaren ezaugarriak Euska Gatzak ez du inolako tratamendu fisiko edo kimikorik (hala nola fintzeak edo garbiketak), ezta gehigarririk eta trinkotzearen kontrako produkturik ere. Kolore zuri garbiko gatza da, apur bat hezea, testura leun eta disoluzio errazekoa, ahoko zaporearen iraunkortasun ertaina duena.

HAZI ziurtapen organoak ezarriko ditu Euskal Gatzaren prozesu katean (ekoiztea, kontserbatzea eta biltegiratzea, garraiatzea eta manipulatzea eta merkaturatzea) beharrezkotzat jotzen diren kontrol sistemak, Eusko Label bereizgarriarekin identifikatuta iristen den produktuak kalitate baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzeko.

Ekoizpen sistema tradizionala, artisau erakoa eta jasangarria
Eusko Label duen Euskadiko Iturburuko Gatza – Euskal Gatza ingurunearekin iraunkorra den kalitate handiko ekoizpen sistema baten bidez lortzen da. Gainera, bi gatzagetan, mendeetan zehar garatu duten elaborazio modu tradizionalari eusten zaio. Añanako Gatz Haranean eguzkia eta haizea erabiltzen dira gatzaren kristalizazio prozesuan, eta Leintz Gatzagan, berriz, bertako basoetako egurrekin egindako sua. Horrela, kalitate handiko produktu osasungarri eta jasangarria lortzeaz gain, aurrera egiten da paisaiaren, landa ingurunearen eta gure tradizioen kontserbazioan. Euskal Gatzaren gatzuna energia berriztagarriak erabiliz lurruntzen da, eta eskuz biltzen eta ontziratzen da.

 

Eusko Label produktuen familia
Euskal Gatza Eusko Label markara gehituta, dagoeneko Euskadiko goi mailako 18 produktu daude bereizgarri horrekin ziurtatuta, “Eusko Labelekin egindako” produktuez gain. Eusko Labelen helburua da kontsumitzaileari kalitate maila zorrotza bermatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera ematea eta Euskadiko ekoizleen lana defendatzea eta sustatzea.

Eusko Label produktuak: Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Baserriko Txerria, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Eztia, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Euskal Barazkiak, Ibarrako Piparrak, Euskal Egoskariak, Oliba Olioa Birjina Estra, Arabako Aleak, Antxoa eta Euskadiko Iturburuko Gatza.

Eusko Labelekin egindako produktuak: Eusko Label ia produktu guztiek dituzte beren elaboratuak, baina HAZIk aurkeztutako azken produktuak nabarmenduko ditugu: Euskal Ogia eta Euskal Gaztak.

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on print
Share on email

Non gordeta

Interesgarria izan dakizuke

“Gure ostalaritzan laguntzeko programa”, Euskadiko kalitatezko edariei ostalaritza laguntzeko programa.
Horren baitan emakumeek bizitza publikoa eta soziala osatzen dituzten estamentu eta erabaki-organoetan jokatzen duten rola aztertu eta aldarrikatu nahi izan da.